Sarah McBride | |||
---|---|---|---|
(2016) | |||
2021eko urtarrilaren 12a - ← Harris McDowell III (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Wilmington, 1990eko abuztuaren 9a (34 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Bizilekua | Washington Wilmington | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Andrew Cray (en) (2014ko abuztuaren 24a - 2014ko abuztuaren 28a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | American University (en) Cab Calloway School of the Arts (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | LGBT ekintzailea eta politikaria | ||
Enplegatzailea(k) | Center for American Progress (en) Beau Biden Jack Markell (en) Human Rights Campaign (en) Office of Public Liaison (en) (2012 - 2012) | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata | ||
sarahmcbride.com | |||
Sarah McBride (Wilmington, Delaware, Ameriketako Estatu Batuak, 1990eko abuztuaren 9a) estatubatuar LGBT kolektiboaren aldeko ekintzaile eta politikaria da. LGBT eskubideen aldeko Human Rights Campaign taldearen prentsa-idazkari nazionala da.[1] McBride American University unibertsitateko ikasleriaren presidente izan zen. Bere agintaldia amaitu eta hurrengo egunean, Mc Bridek iritzi artikulua argitaratu zuen unibertsitateko egunkarian bere burua emakume transgenerotzat zuela esanez.[2]
Enpleguan, etxebizitzan, aseguruan eta establezimendu publikoetan genero nortasunaren araberako bereizkeria debekatzen duen Delawareko legearen onespena neurri handi batean McBrideri aitortzen zaio.[3][4] 2016ko uztailean Demokraten Konbentzio Nazionalean parte hartu zuen hizlari, Ameriketako Estatu Batuetako historian alderdi politiko nagusi baten konbentzio nazional batean jendeari zuzendu zitzaion lehen pertsona transgeneroa izan zen.[5][6][7][8]
2020ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeetan senatari hautatu zuten Delaware estatuan aurkeztuta. Horrenbestez, AEBtako lehen senatari transgeneroa bihurtu zen.[9]